LET’S WE START
Urteko 285. egunerako plan bat ekartzen dizuegu. Badakigu urriak 12 jai eguna dela, baina gure Bigarren Nazionaleko taldeak Liga hasten du etxean. Larunbata, urriak 12, arratsaldeko 16:30ean Getxoren aurka Divino Maestron.
Iazko jokalarien jarraikortasuna da nagusi, non 7 jokalariak zein bi entrenatzailek gurekin jarraituko duten beste denboraldi batez. Arane, Leire eta María izango dira beste talde batzuetatik etorritako aurpegi berriak. Bitartean, junior etapa behin amaituta, Alba lehen taldera igo da ere. Eta azkenik, Carlota juniorrak osatuko du 2019/2020ko taldea.
Gazte hauek zuzentzen Iker eta Endikak jarraituko dute, aurten Lorea eta Saioaren laguntza dutelarik.
Amaitzeko, babesle berria aurkeztu behar dizuegu: AFILADOS GASTEIZ. Izena emango dio taldeari, eta azken denboraldiotan izandako igela ordezkatuko du.
Etsaia Getxo izango da, ondo indartu den taldea; Haizea, Almudena eta Ariane bezalako jokalariekin. Entrenatzaile aldaketa izan dute ere, eta aurredenboraldiko emaitzak baikorrak izan dira urte berriari begira.
EZ AHAZTU ZUBIAN ARABA-GETXO 16:30EAN DIVINO MAESTRON. ANIMA ZAITEZ IKUSTEN!
Azken albisteak