eus  

KKadetea

Foto

ARABA 04 39-28 URKIDE

Endika Sarmiento - Foto: Queralt Pujol

, Kadetea

Gure neskak intentsitate handiarekin sartu ziren partidura (etxean jolasten dugunean itxaroten den bezala) eta 6-0-ko partzial batekin hastea lortu genuen, gehien bat presioan baloiak lapurtu genituelako. Hala ere, Urkide borrokan jarraitu zuen, eta markagailuan gertu egotea lortu zuten, erreboteak bi alboetan kontrolatuta zeukatelako eta ezin genuelako 1x1ak ekidin. Horrela, 4 puntuko abantaila batekin bukatu genuen lehenengo laurdena.


Bigarren laurdenean defentsa gogortu genuen eta ez genituen saskiratze errazak ahalbidetu. Erasoan baloia erraz mugitzen genuen eta bakarrik zegoen jokalaria bilatzen genuen beti. Etorkizuneko partiduetarako erreferentzia moduan hartu behar dugu laurden hau. Egindako lana nabaritzen zen eta deskantsuan markagailuak +14
bat erakusten zuen.


Baina deskantsuaren ostean, ekipoaren minutu txarrenak etorri ziren. Presiotik ateratzeko planteamendu kaskarra dela eta, baloi ugari galdu genituen, eta aurkariak markagailua gerturatzea ahalbidetu genuen. Urduritasunagatik eta Lauraren lesioaren beldurragatik (ahalik eta azkarren bueltan ikusi nahi duguna), ekipo bezala jokatzeari utzi genuen. Gainera defentsan intentsitatea galdu genuenez, Urkidek bere saskibaloia erraz garatzen hasi zen eta lortutako abantaila 4 puntura jaitsi zen. 10 minutu bukatzeko eta partidua airean.


Zorionez, aurpegia aldatu eta azkeneko laurdena jarrera on batekin hasi genuen. Erabakigarriak ziren momentuak lasaitasunez eta kontzentrazio handiagoarekin jokatu ziren, eta horrela, jaurtiketen ehunekoa igo genuen. Partidua 39-28 markagailu batekin bukatu zen eta ligaren bigarren garaipena lortu genuen. Hurrengo partiduetan bolada mantentzea saiatuko gara.


Eskerri asko Divinora partidua ikustera gerturatu zen jendeari eta zorionak gure Ainhize Romero eta Paula López jokalariei. Hurrengo partiduan itxaroten zaituztegu, urriak 26, Consulting Alavés Araskiren kontra.


Atzo, gaur ta beti, ¡ARABA!