eus  

AAlebina

Foto

ARABA 70–20 SAN PRUDENCIO

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Queralt Pujol

, Alebina

Larunbat goizean ofizialki hasi zen gure ibilbidea aurtengo ligan. San Prudentzioren aurka jokatu genuen Divino Maestron. San Prudentzioren entrenatzaileak Ander Alberdi eta Nagore Penacho dira, Araban disfrutatu genituen bi pertsona.


Partida pixka bat hotz hasi genuen, erritmo gutxirekin eta kontzentrazio faltarekin. Horrek zaildu zuen espazioak errespetatzea, eta 1x1-etan ez ginen behar bezain bertikalak izan, bote gehiegi erabiliz eta hain ondo egiten ditugun keinu teknikoak burutu gabe.


Minutuak aurrera joan ahala, pixkanaka "esnatzen" joan ginen eta horrek izugarrizko hobekuntza ekarri zuen gure jokoan, baloia erraztasunez eta abiadura handiagoz mugituz eta partidaren hasieran falta izan zitzaigun bertikalitate hori lortuz.

Aipagarria, pasadan astean sartutako xehetasun txikiak ikusteko posibilitatea izan genuela larunbateko partidan.

Amaitzeko, esan partidatik sentsazio positiboak atera genituela, nahiz eta jakin oraindik bide luzea dugula ibiltzeke.