BERA BERA MRW AMARA 49-54 AFILADOS GASTEIZ ARABA
Bigarren jardunaldian Afilados Gasteizek bere Ligako lehen garaipena lortu zuen. Partidu zaila gasteiztarrentzat, baja ugarirekin baitago taldea. Oraingoan 5 jokalari falta ziren, lesio ezberdinen erruz.
Lehen laurdena ondo hasi zen zurigorrientzat, eraso zein defentsan nagusituz, nahiz eta espero baino puntu gehiago jaso.
Bigarren laurdenean gauzak ez ziren aldatu eta Arabak erasoan abantailak “erraz” eskuratzen zituen, gainera, defentsako aldaketa batek Donostiarren erasoa oztopatu zuen. Dena den, etxekoek ez zioten partiduari aurpegia galdu, eta une oro lehiakor ibili ziren.
Hirugarren laurdenean, errotazio falta nabaritzen hasi zen taldea, eta saskiratze ehunekoak jaisten hasi ziren bi taldeetan, bereziki kanpotarren jaurtiketa libreena. Arabak laurden hau irabaztea ere lortu zuen.
10 minuturen faltan Bera Berak bere lehiakortasuna eta nortasun paregabea erakutsi, eta bi minututan markagailuan hurbiltzea lortu zuten. Barruko hiru jokalariak bost faltekin partidutik kanpo zeuden kanpotarrentzat, eta etxekoak partiduan zeuden bi minuturen faltan. Orduan, Arabak eskarmentua erakutsi eta partidua Gasteizera ekartzea lortu zuten.
Asko eskertu behar zaie Queralt, Carlota eta Nereari beraien parte hartzea, eta bereziki Jon Marín eta senior taldeari astean zehar eskainitako laguntzagatik.
MVP:
MAIALEN MARTINEZ 12 puntu y 6 errebote. Erasoan fin ibili zen, eta Bera Berak arazoak izan zituen defendatzeko.
NABARMENTZEKO:
IONE ETXABE: 11 puntu eta defentsa bikaina 20 minutu baino gutxiagotan.
MYRIAM PEREDA: 5 asistentzia eta partiduaren kontrola.
LEIRE OCHOA: 10 puntu eta 8 errebote. Arabaren jokalaririk baloratuena.
HOBETZEKO:
36 % TL (9/25)
25 baloi galtze, horietako asko ebitatu zitezkeen.
Hurrengo larunbatean, hilak 26 larunbata, 16:30ean Arabak etxeko lehen garaipena lortu nahi du. Etsaia Paúles bizkaitarra izango da. 50 urte bete dituen kluba, historia handikoa, eta lehen bi partiduetan oso fin ibili dena Askartza eta San Ignacio talde handien aurka.
AUPA ARABA!! #EzinaEkinezEgina
Azken albisteak