eus  

SSeniorra

Foto

BALONCESTO MIRANDA 26–59 ARABA SENIOR

Jon Marín - Foto: Queralt Pujol

, Seniorra

Lehenengo norgehiagoka etxetik kanpo eta bigarren garaipena gure seniorreko neskentzat. Mirandara bidaiatzea tokatu zitzaigun eta bertan talde landu bat genuen itxaroten.


Partidua ez zen gaizki hasi. Defentsa zuzen batek eta erasoan agresiboak izateak, hasierako 1-9ko partziala eskuratzeko aukera eman zigun. Markagailuak 6-13ko emaitza islatzen zuen lehenengo 10 minutuen ostean.


Bigarren laurdena ez zen bat ere ondo hasi. Defentsan bigun eta 0-4ko partziala kontran. Hutsartearen ostean taldea beste jarrera batekin atera zen zelaira. Defentsan gogor egoteak partidua “apurtzeko” aukera eman zigun 0-12 partzial bati esker. Atsedenaldian 13-29.


Hirugarren laurdena era ezin hobean hasi zen, Saioa eta Olaiaren 2 hiruko jarraian. Hemendik aurrera trakets ibili ziren gure neskak. Laurdena 10-15 irabazi arren sentsazioak ez ziren bat ere onak izan, batez ere defentsan.


Azkeneko laurdenerako partidua erabakita zegoen, baina gure neskek minutu hauek aprobetxatu nahi izan zituzten aurreko laurdeneko irudia hobetzeko. Atzean intentsitatea igota 3-15eko partzialarekin bukatu genuen norgehiagoka. Azkeneko markagailua 26-59.


Konstantzia gutxiko taldea izaten jarraitzen dugu, gorabehera handiekin. Lan handia daukagu aurretik oraindik. Hurrengo partidua garrantzitsua da taldeak dituen helburuak betetzera aldera, beraz jarraitu besterik ez zaigu geratzen gure bertsiorik onena lortzeko intentzioz.