eus  

JJuniorra

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS B 11-58 EGIBIDE ARASKI

Markel Uriarte -

, Juniorra

Astebeteko entrenamenduen ostean, aurreko asteak baino hobeagoa, partidara sentsazio onekin iritsi ginen, nahiz eta aurkaria maila honetako indartsuenetako bat izan.


Partida akats askorekin hasi zen bi taldeen partetik, jaurtiketetan batez ere. Bi taldeek jaurtiketa onak egin zituzten lehen 5 minutuetan, baina bakar batek ere ez zuen saskiraketa erraza lortu, 2-4 izanda markagailua lehenengo minutuetan. Hortik aurrera, partida erabat aldatu zen. Araskik defentsa gogortu eta baloiaren igoera asko estutu zuen, Asadorri baloia errez kenduz. Horretaz gain, etxekoen defentsa txarrek saskiratze errazak uzten zituzten aurkariari, eta saskiratzeak saskiratzeko zailtasuna izanda, atsedenaldira iritsi zen: 5-23.


Bigarren zatia apenas aldatu zen. Gibajasek Araskiren intentsitate maila berdintzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Egibidek pase lerroak estutzen jarraitu zuen eta etxekoei galerak sortzen jarraitu zuen. Markagailua 11-58ra arte luzatu zen Araskiren saskiratze errazekin.


Lanean jarraitu behar da egoera zail honi buelta emateko eta zulotik denak batera ateratzeko.



1, 2, 3, JARANA!