eus  

JJuniorra

ARABA 51-21 SUSAETA SEGUROS AGURAIN

Queralt Pujol -

, Juniorra
Hiru asteko geldiaren ondoren, gure juniorrek asteburu honetan jolasten zuten bigarren partida. Oraingo honetan Agurainek bisitatzen gintuen. Gauza positibo eta negatiboak atera ditugu partidatik.

Igandeko goizeko bederatzietan izan zen partida, lehiatzeko ordu ez ohikoa. Beroketa energiaz eta giro onarekin hasi zen eta horrela hasi zen topaketa ere. Lehen minutuetan erritmoa hartzeko erabili genituen. Hala ere, baloia ondo mugitu arren ez ginen gai izan saskiratzeko (10-4).

Bigarren laurdena... sinestezina. Abiadura, intentsitatea eta irakurketa ona. Defentsan baloi guztiak borrokatzen ziren, lerro guztiak presionatzen ziren eta errebote guztiak hartzen ziren. Erasoan kontraerasoan ondo egiten ziren, estatikoan espazioak errespetatzen ziren, 1x1ak agresiboak ziren eta pase onak egiten zituzten. Honi gehitzen zitzaion saskiratzeak, atsedenera 23 puntuko aldearekin ailegatu ginen (29-6).

Bigarren partea. Intentsitateak eta gogoak behera egin zuten. Orain kontraeraso gutxiago gauzatzen ziten eta egiten zirenetako asko hutsegiteak ziren. Gehiegi fidatu ginen eta ez geunden kontzentratuta. Estatikoan baloi asko galdu genituen. Azkenean partida 30 puntuko aldearekin amaitu zen (51-21).

Juniorren bigarren garaipena, ez da partida txarra izan baina sentsazioak ez dira guztiz positiboak izan. Lan egiten jarraituko dugu.