IKASTOLA IBAIONDO 2–52 ARABA
Aurrera egiten lagundu zigun pasadan larunbatean jokatutako partida.
Partidaren lehenengo faseetan, aurreko partida batzuetan gertatu zitzaiguna gertatu zen: zelaira kontzentrazio eta intentsitate gutxirekin atera ginen. Hala ere, egoera hori, beste partidetan baino azkarrago zuzendu genuen.
Markagailua kontuan hartu gabe, partidaren minutu gehienetan zehar gure hobekuntzan pentsatu genuen, indibiduala zein taldekoa, 1x1 onak eginez eta kontraerasoan ateraz. Entrenamenduetan sartzen hasi garen taldeko kontzeptuak ikusteko posiblitatea izan genuen ere.
Era berean, defentsan, entrenamenduetan sartzen hasi garen xehetasun txikiak partidan islatu ziren.
Hori dela eta, sentsazio onak izan genituen larunbatean, ziur aste honetan hobeto entrenatzen lagunduko gaituztenak.
Azken albisteak