AFILADOS GASTEIZ ARABA 71-50 PAULES GALTZAGORRI
Afilados Gasteiz Arabak etxeko lehen garaipena lortu zuen larunbatean, markagailuak erakusten duena baino partidu zailagoa izan bazen ere (horren erakusle 29ko berdinketa atsedenaldian).
Paúles ideia argiak dituen taldea da, bai erasoan zein defentsan. Nahiz eta aurten Bizkaiko Ligatik igo izan, borroka handia emango duen taldea izango da. Eta horrela izan zen asteburuko partidu ia osoan zehar.
Lehen laurdenean, nahiz eta etxekoek partiduari pixkat hobe ekin, kanpotarrek erritmoari eutsi zioten ongi egituratutako erasoari esker.
Bigarren laurdena era berean jarraitu zuen, baina atsedenaldirako 3’ falta zirenean Barakaldoko taldeak 4 puntutako abantaila hartu zuen. Horri zurigorriak erantzuna eman zioten eta atsedenaldira 29-29 markagailuarekin iristea lortu zuten. Partidu berdintsua eta dena erabakitzeke.
Bigarren zatian partidua zeharo aldatu zen. Gasteiztarrak erasoko erritmoa areagotu zuten eta defentsakoa askoz gehiago ere. Bizkaitarrei kostatu egin zitzaien erasotzea, eta bitartean, Araba baloia errazago eta azkartasunez mugitzen hasi zen. Horrek jaurtiketa askeak sorrarazi zituen, non kanpoko jaurtiketen asmatzeak paper garrantzitsua izan zuen. Gauzak horrela, etxekoak aldea zabalduz joan ziren amaierara iritsi arte.
Jokalari berri batzuek debuta egin zuten gurekin oraingoan ere: JUDITH FERNANDEZ (2003), HAIZEA ANTEPARA (2002) y NAROA VELAZQUEZ (2002). Asador 10 Gibajas junior A eta junior B-ko jokalariak. ZORIONAK!! eta ESKERRIK ASKO!!
MVP:
GUESS WHO’S BACK…. 26 puntu, 7/8TL, 5 hiruko, 6 errebote…. AMAIA MORENO!
NABARMENTZEKO:
MYRIAM PEREDA 7 asistentzia
ARANE URIARTE 13 errebote
OIHANE EGUREN taldearen eta partiduaren jabe
HAIZEA ANTEPARA 3/3 T3
HOBETZEKO:
11/37 T2
Aste honetan atsedenaldia dago, eta hurrengoan Arabak azaroko hil zaila hasiko du Kaleangora Liceo Monjardín bisitatuz. Ziur partidu zaila eta borrokatua izango dela Iruñakoa, azaroaren 9an.
AUPA ARABA
Azken albisteak