eus  

KKadetea

CONSULTING ALAVES ARASKI 49-33 ARABA

Endika Sarmiento -

, Kadetea

Sologana zelaiaren heren batean jolastu genuen partidua, beraz, azkar jokatzeko zailtasunak, baina presioa egiteko aproposa. Hortaz, bi taldeak intentsitate handiarekin sartu ziren partidura eta defentsak ziren nagusi. Baloiak lapurtzen ziren bi alboetan eta joko estatikoan nekez mugitzen ziren ekipoak. Intentsitatea eta presioa dela eta, jaurtiketa libre mordo bat bota genituen (alde eta aurka). Horrela, lehenengo laurdenaren amaierara iritsi ginen -3ko diferentzia batekin.

Bigarren laurdenean, ordez, Arabak ezin izan zuen bere defentsa mantendu, eta Araskiren erasoko erreboteak erabakigarriak izan ziren markagailuan. Erasoan, galdutako baloiak eta lasaitasuna faltagatik, ezin genuen saskiratze errazak lortu. Atsedenean markagailuak -9 puntuko desabantaila erakusten zuen.

Bigarren zatia bigarren laurdenaren erritmo bera erakutsi zuen. Noizean behin kontraerasoan lortutako kanastak mantentzen zuen gure burua bizirik. Baina azkenean, Araskiren joko onagatik eta hirukoetan izan zuten efizientziagatik, partidu bukaeran 16 puntuko diferentzia lortu zuten. 49-33.

Araski zoriondu eta guk entrenatzen jarraitzera, bigarren partiduan emaitza hobea lortzeko. Eskerrik asko Sologanara partidua ikustera gerturatu zen jendeari eta hurrengo partiduan itxaroten zaituztegu, urriak 31 (osteguna) Marianistasen kontra (amistosoa), 19:45etan beraien etxean. Asteburu honetako atsedena eta gero, azaroaren 9an San Viatorren kontra jokatuko dugu, beraien zelaian. ¡Bertan ikusiko gara!

Atzo, gaur, ta beti, ¡ARABA!