ASADOR 10 GIBAJAS B 69-29 MARIANISTAS KOMPROMEZUA
Partida intentsitate handiarekin hasi zen bi taldeen partetik, hainbat akats egin eta gero etxekoek ez zuten abantaila handirik lortu lehen laurdenaren bukaeran, eta bi taldeek hainbat saskiratze lortu ostean, laurdenaren amaiera 12-8 izan zen etxekoen alde.
Bigarren laurdenari intentsitate handiagoarekin ekin zion Asadorrek, eta defentsan sendo aritu zen, Marianistasen erasoa motelduz. Erasoko asmatzea eta erasoko erreboteek errenta handitu egin zuten. Lehen zatia 36-12koa izan zen Asadorren alde.
Atsedenaldiaren ostean, etxekoek bigarren laurdeneko dinamika berdinarekin jarraitu zuten, defentsako esfortzuak abantaila handitu zuen azken laurdenera heltzeko 33 puntuko aldearekin.
Azken laurdena aurrekoaren antzekoa izan zen, etxekoak abantaila handitzen joan ziren hirukoetan izandako portzentai onari esker eta kanpoko taldea oso deseroso sentitu zen erasoan.
Partidua 69-29 garaipenarekin bukatu zen. Lanean jarraitzeko emaitza ona.
1, 2, 3, JARANA!
Azken albisteak