MENDIRIA A 42-56 ARABA
Partidu gogorra eta landutako garaipena gure seniorrek lortutakoa. Azkeneko emaitzak ez du islatzen norgehiagoka osoan zehar bizi izan zen berdintasuna, eta seguru ez duela islatzen Mendiria taldeak egindako lana 40 minutuetan zehar.
Partiduaren hasieran bai etxekoak zein kanpokoak paretsu ibili ziren. Defentsak gailentzen ziren erasoen aurrean, eta horrek markagailu baju xamarra edukitzea behartu zuen. 7-8 lehenengo 10 minutuak jokatu eta gero.
Bigarren laurdena bide beretik zihoan, baina gure neskek esfortzu defentsibo handi bat burutu nahi izan zuten laurden honen amaieran. Esfortzu honi esker 1-11ko partziala gauzatu eta atsedenaldira 7 puntuko abantailarekin iristea lortu genuen, 14-21.
Bigarren zatiaren hasieran ere berdintasuna izan zen nagusi. Etxeko taldearen hiruko bakoitzari erantzuna ematea lortzen genuen hiruko eta partzial txikiei esker. Hirugarren laurden honen bukaeran pare bat akats eduki genituen eta honek Mendiriari markagailuan gerturatzeko aukera eman zien. 32-36ko emaitza eta azkeneko 10 minutuak jokatzeke.
Azkeneko laurdenaren hasiera parekatua izan zen, gainontzeko hirurak bezala. Izan ere etxeko taldea puntu bakar batera gerturatzea lortu zuen laurden honen erdialde aldera (39-40). Baina momentu hauetan taldea ez zen urduri jarri eta defentsan lanean jarraitu zuen. Azkeneko 2-16 partzialak partidua apurtzea ahalbidetu zigun eta garaipena poltsikora eramatea lortu genuen.
Lanean jarraitzen dugu akatsak hobetzera aldera. Baina pixkanaka erakusten ari gara partidua dena delakoa izanda ere lehiatzeko gai garela. Hau mantentzea oso garrantzitsua da liga zail honetan partidurik galdu gabe jarraitu nahi badugu.
Azken albisteak