KALEANGORA LICEO MONJARDIN 53-56 AFILADOS GASTEIZ ARABA
Partidu zaila eta arriskutsua talde arabarrak zuena larunbatean Iruñean. Nafarrak nahiz eta oraindik garaipena ezagutu gabe egon, zona barruko oso jokalari handiak eta indartsuak ditu, Ligako beste talde askok ez bezala. Egutegi zaila eta zenbait baja izan dituzte orain arte, baina ziur gora egingo dutela.
Partiduari ezinhobeto ekin zioten kanpotarrek, beraien jokoa geldituz defentsa gogorrari esker. Erasoan jokaldi azkarrek eta kanpoko jaurtiketek lagundu zuten hasieratik aldea irekitzen (2 eta 10eko markagailua). Gauzak ondo zihoazen, baina ez zen erraza izan.
Bigarren laurdenean jaurtiketa libreek partiduan mantendu zuten etxeko taldea, eta pixkanaka beraien defentsak ere gure erasoko jokoa oztopatzea lortu zuen.
Atsedenalditik bueltan, partidua ildo beretik jarraitu zuen, eta markagailuko aldea apurka-apurka gutxituz joan zen.
Dena erabakitzeko zegoela, Arabak bere aukerak galdu zituen partidua erabakitzeko, eta jaurtiketa libreko beste partidu kaskar batek amaiera berdintsua jokatzera bultzatu zuen taldea. Une horietan tentsioa eta polemika zen nagusi. Liceo Monjardin ez zuen lortu inoiz markagailuan gainetik jartzea, baina azkeneko hiruko bat izan zuten partidua berdindu eta luzapenera bidaltzeko.
MVP:
ARANE URIARTE 8 puntu, 13 errebote, 4 txapela. Partiduan nagusi izan zen, beraien pibotak geldituz eta jokoaren protagonista izanez.
NABARMENTZEKO:
NEREA SARASOLA: 12p
ANE LOPEZ DE MUNAIN: defentsa oso sendoa
OIHANE EGUREN: partiduaren kontrola, bereziko lehendabiziko zatian
HOBETZEKO:
42 % TL
40 % T2
Bigarren zatiko erasoko jokoaren irakurketa
Hurrengo larunbatean, hilak 16, Askartza taldea izango dugu bisitan Divino Maestron arratsaldeko 16:00tan. Talde bizkaitarra San Ignacio talde indartsuari irabazi zion aurreko jardunaldean, eta ziur horrek gogor eta sendo Gasteizera etortzea suposatuko duela. Azken denboraldietako partidu klasikoa bihurtu da Askartza eta Arabaren artekoa, eta garaipena lortu nahi duenak ondo baino hobeto aritu beharko da.
AUPA ARABA
Azken albisteak