ARABA 30-42 AXA AMURRIO
Nahiz eta partidu garrantzitsua izan guretzat sailkapenean goian egoteko, ezin izan genuen garaipena lortu. Partidua gogor eta abiadurarekin hasi zen eta beste partiduetan baino baloi gutxiago galtzea lortu genuen. Baina jaurtiketa errazak huts egin genituenez eta aurkariek, ordez, sartu zituenez, markagailuan aurretik egotea lortu zuten lehenengo 10 minutuetan. Partidu osoan ezin izan genuen distantzia hau murriztu.
Bigarren eta hirugarren laurdenetan, Amurriok egindako presioagatik baloi ugari galdu genituen (lehenengo laurdenean gertatu ez bezala), baina presioa gainditzen genuenean saskiratze errazak lortzen genituen. 29. Minutuan lortutako hiruko bati esker markagailuan diferentzia zazpira murriztea eta partiduan sartuta egotea lortu genuen, baina azkenean ez genuen momentu on hau aprobetxatu.
Azkenengo laurdena berdinduta igaro zen, 30-42 markagailu batekin bukatuta. Aurretik lesionatuta genituen Ane, Estela eta Maialeni, partidu honen ostean, Nahikari eta Paula ere gehitzen zaie. Espero dugu ondo sendatzea eta goiz ikustea berriro denei kantxan.
AXA-Amurrio zoriondu eta bueltan ikusiko gara. Eskertu ere Divinora partidua ikustera eta animatzera gerturatu zen jendeari. Hurrengo partiduan itxaroten zaituztegu, azaroak 24, goizeko 12:00etan, Olabiden, Urgatzi Bren kontra. Berriro Olabiden jokatuko dugu Divinon egiten ari diren obrengatik.
Atzo, gaur ta beti, ¡ARABA!
Azken albisteak