eus  

SSeniorra

ARABA 52–25 TXAPELDUN BURGELU

Jon Marín -

, Seniorra

Markagailuan alde handiko garaipena lortu arren, seguruenik denboraldiko partidurik txarrena jokatu zuten gure neskek aurreko larunbatean, batez ere eduki genituen sentsazioengatik.


Norgehiagokan ikusitakoa laburtu beharko bagenu, esan ahalko genuke bi bolada onei esker garaipena lortu ahal izan genuela. Hortik aparte, kanpoko taldeak planteatutako erritmo motelarekin kontagiatu eta ezin izan genuen haien zonakako defentsa era egokian erasotu.


Lehenengo laurdenaren bukaeran eta hirugarrenaren hasieran defentsan intentsitatea igo eta korrika egin nahi izan genuen. Modu honetan bi partzial lortu eta garaipena emango zigun aldea lortu genuen.


Bi momentu hauetaz aparte, partidu hau ez zaigu askorako balio izan. Zaila da horrelako partiduak jokatzea, beraz, garaipenari merezi duen balioa emango diogu, partidurik galdu gabe jarraitzeko aukera eman diguna.