eus  

BBigarren Maila

Foto

AFILADOS GASTEIZ ARABA 58-47 ASKARTZA CLARET ANDRASA

Iker García - Foto: Queralt Pujol

, Bigarren Maila

Garaipen garrantzitsua Arabak larunbatean lortutakoa Final Four-ean sartzeko lehian egongo den Askartza taldearen aurka.


Etxekoak fin atera ziren zelaira. Defentsa oso on batek eta beraien asmatze faltak berehalako 20 eta 4ko partziala ireki zuten lehen laurdenaren amaieran. Defentsa onaz gain, erasoan azkar eta eroso ibili ziren zurigorriak.


Lehen laurdenak partiduaren nondik norakoa markatu zuen, baina, Askartza, besoak jaitsi ezean, lehen laurdenaren kolpeaz berreskuratu zelaren seinaleak erakusten hasi zen.


Aldageletatik bueltan, Askartzak bere nortasuna atera eta jokoan nagusitzen hasi zen. Kanpoko jokalarien 1x1eko erasoko bertikaltasunak eta buruz buruko defentsa oso on batek etxeko taldea itzali zuen.


Azken laurdenean ere Askartza izan zen nagusi. Hirugarren laurdeneko gidoiaren ildo beretik, aldea murriztuz joan ziren merezimendu osoz. Dena den, 7 puntutara hurbiltzea lortu bazuten ere, ez zuten izan partidua Bizkaiara itzultzeko aukera argirik izan partidu amaieran.


Gauzak horrela, Arabak (erasoko jokoa asko dauka hobetzeko) garaipena lortu zuen, bere laugarrena jarraian (4-1).


MVP:

           ALBA PUEBLA 15 puntu, 5 errebote. Portzentaje oso onak izan zituen: 3/4 (bikoetan) eta 3/6 (hirukoetan) 20 bat minutu besterik jokatuz.


NABARMENTZEKO:

             AMAIA MORENO bere defentsako lan ikaragarriari esker,

             ARRATE PEDROSA behin lesioa gaindituta, bertsio ona erakutsi zuen bai eraso zein defentsan, eta,

             ARANE URIARTE Askartzak arazo handiak izan zituen bera defendatzeko.

JOKALARI “TXIKIEN” ERREBOTEA: beste egunean gure txikiak “handi” egin ziren, eta 19 errebote hartu zituzten.


HOBETZEKO:

ERASOKO JOKOA: irakurketa hobeak egin behar dira, erritmo altuagoa, jariakortasuna…

Hurrengo larunbatean, hilak 23, gaueko 20:00etan Arabak Iruñean jokatuko du. Bertan San Ignacio izango du aurkari, ziurrenik Ligako talderik onena izan daitekeena. Talentua, grina eta errotazio zabala du Miguelen taldeak.

Balentria zaila zurigorriek aurrean dutena… baina zergatik ez dira Gasteizera garaipen batekin bueltatuko?



AUPA ARABA!