ARABA 51-27 SIMA CORAZONISTAS
Larunbateko zortzietan
ligako bosgarren partida jokatu genuen Corazonistas-en. Xehetasun positiboz
betetako partida izan zen, beste taldea ondo mugitu eta contraerasoan azkarrak
izan arren.
Beroketa ohikoa baino luzeagoa izan zen, baina honek lagundu zigun berotzen
eta partida kontzentratuta hasteko. Erritmo onarekin hasi ginen eta tiro
aukerekin ere nahiz eta markagailuan abantaila ez izan. Defentsari begira, ez
ginen oso gogor hasi eta honek beste taldeari lagundu zion . Beste aldetik,
errebotea menderatu genuen, baina ez genuen ondo itxi eta ez ginen joan
baloiaren bila, baloia gure eskuetara etorri arte itxaroten
genuen.
Partidak aurrera egin
ahala, gure erasoak arinagoak ziren, eta bi aste hauetan landu duguna agertzen
hasi zen. Erreboteen ondoren baloiak askar ateratzea lortu genuen, eta hainbat
kontraeraso ondoren partidak erritmoa hartu zuen eta hau da hobeto egiten
duguna. Beste taldeak behera egin zuen eta guk hutsegite bakoitza korrika
egiteko aprobetxatu genuen.
Defentsan intentsitatea handitu genuen baina errebotea arazoa izaten jarraitu zuen, eta beste taldeak hau aprobetxatu zuen aurrera egiteko baina gu maila berean egon ginen partida osoan.
Defentsan intentsitatea handitu genuen baina errebotea arazoa izaten jarraitu zuen, eta beste taldeak hau aprobetxatu zuen aurrera egiteko baina gu maila berean egon ginen partida osoan.
Hobekuntza ikusi ahal izan
genuen 1x1-ean eta amaitze desberdinen erabileran, barruko jokoan bezala.
Azkenean, klaxonaren soinuarekin batera hirukoi bat saskiratu genuen eta partida
irabazi genuen, sentsazio onarekin (51-27).
Lanean jarraitu behar dugu pixkanaka, eta ahaleginduz hobetzen jarraituko dugu. Bi partida falta zaizkigu F4-ren aurretik.
Azken albisteak