SAN VIATOR 25-61 ASADOR 10 GIBAJAS B
Partidua defentsa sendo batekin hasi zen, etxeko taldeak baloia presiotik erraz atera zezan ekidituz. Hainbat lapurreta egin eta erasoan ondo asmatu eta gero, lehen laurdena 1-22koa izan zen markagailuan.
Bigarren laurdenak dinamika berdinarekin jarraitu zuen, Asador presio on batekin jarraitzen zuen pase marretan baloiak lapurtzen. Baina, entrenatzaileak eskatutako hutsarte baten ostean, etxeko taldeak erantzun ona eman zuen. Lehen zatia 24 puntuko abantailarekin bukatu zen Asadorrentzat.
Hirugarren laurdenaren hasieran bi taldeek etengabe huts egiten zituzten euren jaurtiketak. Pixkanaka-pixkanaka kantxaratu ondoren, laurdena saskiratze truke batekin igaro zen. 23-50 markagailuan.
Azken laurdenean Asador nagusi izan zen berriz ere, atzean egindako esfortzu handiaren ondorioz, etxekoek jaurtiketa aukera gutxi izan zituzten eta azken laurdenean 2-11ko partziala lortu zen.
Lanean jarraitzeko astea dugu aurretik, atseden aste bat hartu baino lehen.
1, 2, 3, JARANA!
Azken albisteak