SAN IGNACIO 52-58 AFILADOS GASTEIZ ARABA
Larunbatean, Afilados Gasteiz Arabak Iruñatik garaipena ekarri zuen etxera. Etxeko taldea, baja garrantzitsuak zituela, beste porrot bat ez pairatzeko ahaleginekin irten zen zelaira.
Hasierako minutuak ez ziren bat ere ez onak izan zurigorrientzat (zuriz partiduan), San Ignacio 12-1eko partzialarekin hasi zen. Hutsartea eta jokalari aldaketek taldea esnatu eta lehen laurdeneko emaitza txukundu zuten.
Bigarren laurdena, aldiz, garaipenaren gakoa izan zen. Defentsa pixkanaka hobeto egonkortuz zihoan heinean, erasoko joko arinagoa ere bihurtu zen. Horrek 2 eta 18ko partziala ekarri zuen, gure mesedetan.
Aldageletatik bueltan, partidua berdindu zen eta bi taldeen kolpe hartu-emanak izan ziren nagusi minutu hauetan.
6 eta 10 puntu arteko aldea mantenduz joan zen Gasteizko taldea, baina azken laurdenean, erasoko argitasuna galduz joan zen, baita askotan gehiegi lasterragotu ere. Honek San Ignaciori markagailuan hurbiltzeko aukera eman zion (2 puntutara jartzera iritsi ziren), eta partidua irabazteko aukera guztiak zabaldu ziren 2 minuturen faltan.
Momentu honetan, hutsegiteak taldez aldatu ziren, eta kanpotarrak azken jokaldietan finago ibili eta gehiago asmatu zuten. 52 eta 58ko markagailuarekin partidua Gasteizera eraman zuen Arabak, ondoz ondoko bosgarren garaipena lortuz (5-1).
MVP:
MYRIAM PEREDA: erasoan garrantzia hartu zuen taldeak erritmoa eta puntuak behar zituenean, gainera defentsan sakrifikatu zen azken laurdenean.
NABARMENTZEKO:
ARANE URIARTE: defentsa zein erasoko pilarea, beti hor dagoena. Baliabide anitzez hornitzen du taldea. Gainera, ziur bere ekarpena gehiagora joango dela.
ARRATE PEDROSA: zenbaki gehiegi egiten ez dituen jokalaria, baina bere partidua gabe ezin da azaldu partiduaren dinamika aldaketa.
CARLOTA GONZALEZ: lesio eta gaixotasun ugari jasan ostean, gure juniorra bueltan da. 13 puntu eta defentsa oso ona. Ez dauka mugarik, eta honek hasi besterik ez du egin.
OIHANE EGUREN: Myriam Peredarekin egiten duen bikotea oso ezberdina da bertute aldetik, baina zelaian oso zentzudunak dira biak; taldea gidatu zuten, zein momentu beroetan defendatu ere.
ERROTAZIOA: Luxu bat da erabateko aulkia izatea, irteten diren jokalariek etengabe gauza positiboak ematen dute.
HOBETZEKO:
HASIERAKO MINUTUAK: hutsegite garrantzitsu asko, eskerrak partidua iraultzeko kapazak izan ginela, bestela garesti izango genituen lehen 4 minutuak.
ERASOKO LARRITASUNAK:: taldeak 24”z defentsa egitea zein errebotea hartzea duen garrantziaz kontziente izan behar du, gero erasoan ahalik eta aukerarik onena bilatzeko.
Iruñeako irteera zaila eta gero, azaroaren 30ean 19:30ean La Casillan (Bilbo) jokatuko du hurrengo partidua Afilados Gasteiz Arabak. Mazarredo Fisioterapia Unamuno izango da aurkaria, 5-1 doan taldea ere, Ligako faboritoetariko bat dudarik gabe. Beraien joko eta trantsizio azkarrek erronkan jarriko dute gasteiztarren defentsa. Ziur partidu polita izango dela.
AUPA ARABA
Azken albisteak