eus  

KKadetea

Foto

URKIDE 46-51 ARABA 04

Endika Sarmiento -

, Kadetea

Gabonak eta gero goiko ligan egoteko posibilitateak izateko derrigorrez irabazi beharreko partidua. Nahiz eta Urkide bezalako kantxa konplikatu batean jokatu, gure taldea kontzentrazioarekin atera zen partidura, lehenengo minututik defentsa gogorra ezarriz. Hala ere, erasoan baloi ugari galtzen genituen.

Zorionez, minutuak pasatu ahala, erasoan hobetu genuen. Errebotea lortuta, baloiaren irteera azkar egiteagatik, jaurtiketa errazak eta kontraerasoak ondo bukatzen genituen. Horrela, bigarren laurdena bukatu baino lehen, 15 puntuko abantaila genuen markagailuan.

Hirugarren laurdena ondo hasi zen, 2-4ko partzialarekin gure neskentzat. Baina momentu honetan, Urkidek pausu bat aurrera eman zuen bere defentsan, eta gure jokalaria Garazi orkatilaz lesionatuta erori zen (espero dugu ondo sendatzea eta goiz ikustea berriro kantxan). Hemendik aurrera, joko ona taldez aldatu zen, eta lokalak ziren partiduaren erritmoarekin egiten zirenak.

Urduritasuna eta presa baloiak galtzera eramaten zigun berriro, Urkideren kontraerasoak sorraraziz. Kontrako partzial honekin, partidua bukatzeko 5 minutu falta zirela, etxekoek markagailua berdintzea lortu zuten. Azkenean, kanpoko jaurtiketak sartu genituenez eta presio gogorragatik, garaipena lortu genuen, 46-51.

Eskertu Urkidera animatzera bustita heldu zen jendeari. Datorren asteko atsedenaren ostean, hurrengo partiduan itxaroten zaituztegu, Araskiren kontra, margotuta berri dagoen Divinoko kantxan. Eguna eta ordua oraindik ez daude finkaturik.

Atzo, gaur ta beti, ¡ARABA!