MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO 43-58 AFILADOS GASTEIZ ARABA
Etxetik kanpo berriz jokatu behar zuen Arabak larunbat honetan Bilbon. Aurrean Unamuno, ordura arte porrot bakarra (eta luzapenean, gainera) pairatu zuen taldea.
Partidua espero bezala hasi zen. Unamunok partidu fisikoa proposatu zuen, non kontraeraso azkarrei esker, kanpotarren hutsegite txikiak zigortzen saiatu ziren.
Araba ez zen txarto ibili erasoan, baina saskira begira ez zen fin ibili taldea, eta horrek eragina izan zuen hasierako markagailuan. Unamuno horretaz baliatu, markagailuan aurrea hartu eta lehendabiziko zatian gainetik izan ziren ia une oro (10 puntutako abantaila lortu ere).
Atsedenalditik bueltan partiduaren dinamika aldatu zen, partiduan zehar konstante mantendutako defentsa sendoak bilbotarren erasoan eragina izan zuen. Afilados Gasteiz aurretik ipini zen markagailuan, nahiz eta saskiratzeko portzentajeak oso kaskarrak izan ziren. Laurden honetan jaurtiketa libreak izan ziren protagonista.
Dena erabakitzeko zegoela, azken laurdenean kanpotarrak finago ibili ziren eta partidua Gasteizera eramatea lortu zuten. Unamunok soilik 2 puntu lortu zituen azken laurden honetan.
MVP: ARANE URIARTE: 21 puntu eta 17 errebote. Defentsan eta erasoan nagusi, azken bi laurdenetan partidua erabaki zuen. Bere ekarpena handiagotuz doa.
NABARMENTZEKO:
MYRIAM PEREDA: taldearen gidari. Errebotetan lagundu zuen oraingoan.
ARRATE PEDROSA: berdin zaio nor defendatu, beti maila ematen baitu. Erasoko jokoari zentzua ematen dio.
LEIRE OCHOA: garaipenaren errua ziurrenik berari zor zaiola. Lan ikaragarria larunbatean burututakoa.
HOBETZEKO:
TL, T2, T3: Portzentaje pobre, oso pobreak. Ezbairik gabe hobetu beharreko aspektua, erasoko jokoa ona denean kanasta sartu beharra baitago.
ASISTENTZIAK: aurreko puntuarekin zerikusi handia duena.
Orain zubia eta partidurik ez, baina bueltan, Liga Divino Maestrora itzuliko da. Abenduaren 14an 16:30ean TXINTXU GOZOTEGIA ISBren (Iraurgi) aurka. Iraurgi Ligako liderra da, gu bezala, 6 garaipen eta porrot bakarrarekin berdindurik gaudela. Maite Zubizarreta, Ane Zubizarreta, Miren Ezama… kalitate handiko jokalariak izango ditugu bisitan.
AUPA ARABA!!!
Azken albisteak