eus  

JJuniorra

ARABA 35-36 URGATZI B

Queralt Pujol -

, Juniorra
Gure Juniorren urteko lehen porrota. Ostiralean Ugartziren kontra jokatu genuen, ligako buruzagitza gurekin partekarzen zuen taldea. Nerbioz eta tentsioz betetako partida zen, eta honek akatsak eragin zituen.

Lehenengoak geratzea eta F4ra ondo ailegatzea arriskuan zegoen, eta honek lehen mailara igotzen ginen edo bigarrenean geratzen ginen erabakiko zuen. Beroketan jokalariak partida jokatzeko gogoekin zeudela ikusten zen, baina urduri zeudela nabaritzen zen. Partida gure alde 6-0ko partzial batekin hasi zen, eta eramangarria izango zela zirudien. Hala ere, lehiakideek bazekiten zer zegoen arrikuan, eta partidan sartu ziren zelaiko bi aldeetatik. Partida berdintzen hasi zen eta urduritasuna eta beldurra itzuli ziren.

Kontraeraso bihurtzen ziren baloiak galtzen hasi ginen, bi aukera baino gehiago eman genizkien erreboteetan eta erasoan ez genuen asmatzen. Huts egin genuen finkatuta genituen gauzetan.

Bigarren partean, lokalen jokaerak arnasteko une bat eman zien baina Urgaitzek berriz estutu zuen berriro sufritzen genuen. Azken laurdenera 10 puntuko aldearekin ailegatu ginen, eta mantendu genuen hurrengo minutuetan, baina hiru hutsegite jarrairen ondorioz gure aurka 8-0ko partzial batera ailegatu ginen eta partida gelditu genuen. Tensioa lasaitzen eta burua hotz mantentzen saiatu ginen baina hau jokalariei eta entrenatzaileei asko kostatzen zitzaien. Honen ondoren, nahiz eta 1x1 defentsa ona izan, Urgatzik bi saskiratze lortu zituen, aurrealdea hartuz. Partida tentsioz betea zegoen eta bi taldeek jaurtiketa libre lerrora joan ziren behin baino gehiago, baina guk bakarrik bat saskiratu genuen eta atzetik puntu batekin geunden. Partidaren amaieran jokalariei baloirik gabe mugitzeko eta paserik ez arriskatzeko eskatu genien baina baloia galdu genuen. 7 segundu kronometroan. Gure azken aukera: falta egitea eta azken jokaldi bat. Ez genuen falta egin eta galdu genuen.

Badaude hobetzeko gauzak eta zuzentzeko akatsak, adore baxuarekin eta gogorik gabe amaitu genuen. Ez dira lehenengo mailara igotzeko aukerak amaitu, asteburu honetan F4a jokatuko dugu, eta ahal duguna egingo dugu ondo jokatzeko, ahaleginduko gara. Igotzeko aukera izaten jarraituko dugu, baina lehen gauza hobetzea da.


CÓMO DICEE...?!? ARABA!