AXA AMURRIO 29–50 ASADOR 10 GIBAJAS B
Partida intentsitate handiko Asador batekin hasi zen, aurkariak baloia erraz mugitzea ekidituz, eta baloi asko lapurtzen, 3-14ko partzialarekin hasiz. Etxeko taldeak jaurtiketa libreetako puntuak bakarrik lortuko zituen lehen laurden honetan, eta 8-18ko emaitzarekin bukatu zen.
Bigarren laurdena Amurrio indartsuago batekin hasi zen, zelai osoko defentsarekin eta bi baten kontrako defentsek talde bisitariaren dinamika ezin izan zuten aldatu, nahiz eta laurdena galdu izan. Lehen zatia 17-23koa zen markagailuan.
Bigarren zatian, Gibajasek partida hasieran bezala jokatu zuen, defentsan oso aktiboak eta jaurtiketetan bikain jokatuta. Asadorrek dinamika horri eutsi zion bi laurdenetan zehar, eta hau bigarren zati honetako markagailuan islatu zen, 12-27, garaipen on bat itxiz urteko azken aurreko jardunaldian.
Partida 29-50 markagailuarekin bukatu zen, eta seigarren garaipena lortu genuen.
1, 2,3, JARANA!
Azken albisteak