UNAMUNO B 10–62 ARABA 06
Abenduak 14, urteko azken partidua. Taldea Miguel de Unamunora bideratu da, goizeko 11.15etan jolasteko. Urtea markagailu polit batekin bukatzeko asmoz, jokalariak hasieratik %100ean atera ziren.
Lehenengo laurdena Arabaren lapurketa eta kontraeraso anitzekin hasi zen, baino lehen saskiratzea etxeko taldeak lortzen zuen lehenekoz. Hala ere, eserita zeuden jokalarien animoez baliatuz intentsitate maila altuarekin jolasten jarraitu genuen, saskiratze errazak lortuz.
Bigarren laurdena intentsitate maila berdinarekin mantendu zen, astean zehar ikasitako jokaldi berriak praktikan ipiniz baita ere.
Bigarren zatian, aldiz, intentsitatea jaitsi eta buru-nahasteekin hasi zen taldea. Hala ere, partidua 10-62 markagailuarekin itxi zen.
Lanean jarraitzeko beste aste bat, eta larunbatean lagunartekoa Ordizian. Bertan ikusiko gara.
1, 2, 3 ARABA!
Azken albisteak