AFILADOS GASTEIZ ARABA 30-52 TXINTXU GOZOTEGIA ISB
Bolada onari agur esan zion Afilados Gasteiz Arabak larunbatean, eta gogor gainera. Partiduak ez zuen istoriorik izan: Iraurgi jaun eta jabe izan zen Divino Maestron.
Partidua berdintsu samar hasi zen, lidergoa jokoan zelaren erakusle, baina 10 minutu horiek ez ziren izan gainentzekoen islada. Hurrengo 30 minutuak Iraurgiren eskuetan egon ziren, nahi zutena burutuz. Etxekoak erabat galdurik eta noraezean ibili ziren zelaigunean.
Milaka baloigaltze eta asmatze ezak izan ziren eraso zurigorriaren protagonistak. Ez zegoen asmatzerik, ez modurik, ez jokalaririk.
Nahiz eta atsedenaldian aukeraren bat bazegoela sinistu, sinismen hutsean geratu zen. Etxeko jokalarien gehiengoak besoak jaitsi eta Iraurgi aldea gehiago zabalduz joan zen (+22a lortu arte). “Nahi eta ezin”.
MVP
MAITE ZUBIZARRETA: erasoko euskarri nagusia, bera kantxan zela Iraurgi nagusi oso izan zen.
NABARMENTZEKO:
IONE ETXABE: Etxeko taldean sinistu zuen jokalari bakarra. Jarrera ona.
HOBETZEKO:
TALDEAREN GIDARITZA. Norabide eta norantza gabe ibili ziren jokalariak larunbatean, ez zuen inork taldearen agintea hartu.
JAURTIKETEN PORTZENTAJEAK. Datu oso-oso pobreak.
BALOI GALDUAK. Erlazio zuzena gidaritzarekin. Jokalari guztiak izan ziren alor honetan, 1 eta 8 artean.
Afilados Gasteizek 2019ko azken partidua jokatuko du Logroñon larunbatean. Maristas Auto-Iregua izango da aurkaria, abenduak 21ean (larunbata) 16:00tan. Aurten igo den taldea, baina Ligara erraz eta ongi moldatu dena.
AUPA ARABA
Azken albisteak