eus  

JJuniorra

SEMIFINAL FASE ASCENSO A JUNIOR 1ª SAN PRUDENCIO 47-51 ARABA

Queralt Pujol -

, Juniorra
Lehen mailara igotzeko F4-aren finalaurrekoa San Prudencio-ren aurka. Bi taldeak lehian aritu ziren partida zirraragarri batean lehen mailan leku bat lortzeko.

Aste ona izan genuen entrenamenduetan eta oso sentsazio onak gureentzat, baina gure aurrean jokoa ondo menderatzen duen, akatsak zigortzen dituen eta burua makurtzen ez duen garaitu gabeko aurkakoa genuen. 40 minutuak haien parera egon behar ginen lehiatu nahi bagenuen.

Beroketa oso arina eta bizia izan zen eta jokalariak kontzentratuta zeuden. Aurreko astean ez bezala, alaitsu eta motibatuta zeuden. Horrela hasi zen partida, eraso oso ordenatua zegoen saskira sartzen ziren tiro oso onekin, eta defentsan agresibitate asko zegoen, haien erasoa erasotzen genuen haien jokoan arintasuna galaraziz eta akatsak eraginez. Haien gorpuzkera handiagoa izan arren, errebotea bi aldeetan menderatzeko gai izan ginen. 20 minutu oso onek ahalbidetu zuten atsedenaldira ailegatzea 10 puntuko abantailarekin, baina ezin ginen lasaitu, lehiakidea oso sendoa izaten jarraitzen zuen eta ezin genien hurbiltzen utzi.

Aurrean 20 minutu genituen gure helburua lortzeko beraz lehen parteko ekintzak errepikatu behar genituen. Defentsari begira lortu genuen, baina erasoan behera egin genuen eta aurkakoak hurbiltzen hasi ziren, tentsioa handituz. Gure juniorrak urduritzen hasi ziren harmailarengatik eta galdutako saskiratze kopuruarengatik, eta ondorioz hutsarte batean botatzen jarraitzea esan genien baina defentsan beste pausu bat eman behar zen: guk ez badugu saskiratzen, haiek ere ez. Eta horrela izan zen. 40 segundu geratzen zirela, hiruko bat saskiratu zuten, 3 puntuko aldea utziz, baina guk jaurtiketa libre batengatik 4 puntuko aldea genuen eta faltarik gabe jarraitu genuen azken txistua entzun arte. Nahiz eta haiek hirugarren eta laugarren laurdenak irabazi zituzten 4 eta 2 puntuko aldeekin, ez genien inoiz aurrealdea hartzen utzi.

IGOERA LEHENENGO MAILARA GURE JUNIORRENTZAT!! Nesken aldetik oso lan ona, malkoekin, besarkadekin eta pistaren erdian kantika batekin amaitu genuen partida. Eskerrik asko ere gu animatzera etorri zirenei, faktore oso garrantzistua. Helburu betea, baina Urgatziren aurkako finala falta zen, F4-ko irabazlea nor izango zen ikusteko.
--