MARISTAS- AUTO IREGUA 53-57 AFILADOS GASTEIZ ARABA
2019. urteari agur esateko partidua genuen, baja askorekin eta Iraurgiren aurkako zapore gaziari buelta emateko gogoekin.
Errioxarrak ez dira aurkari errazak, eta are gutxiago bere etxean jokatzen dutenean. Hala ere, zurigorriek oso ongi ekin zioten partiduari, defentsa sendoaz eta hainbat hirukoz baliatuz (16-20ko partziala alde). Baina Maristasek ez zuen partiduaren haria galdu, eta zenbait jokaldi indibidual onei esker partidua berdintzea lortu zuten etxekoek atsedenaldia baino lehen.
Aldageletatik bueltan talde zurigorriak lehen zatiko lanaren ordaina jaso zuen, 7 eta 17ko partziala lortuz, eta markagailuan alde polita hartuz.
Dena ondo zihoala, kanpotarrek ez zuten jakin partidua ixten, eta aldea nola pixkanaka-pixkanaka gutxiagotuz zihoan ikusi zuten. Baloi galtze ugari, erasoko erabaki txarrek… etxekoen iraultzea suposatu zuten.
Maristas aurretik jartzera ere iritsi zen eta bi minuturen faltan partidu berri bat ikusteke geneukan Maristaseko ikastetxe dotorean. Eta bertan, Myriam Peredak partidua erabaki zuen hiruko eta asistentzia batekin.
MVP:
CARLOTA GONZALEZ: 22 punturekin beste behin erasoko erreferentzia izan zen jokalari juniorra. Defentsan ere oso fin ibili zen.
NABARMENTZEKO:
ANE LOPEZ DE MUNAIN: partidu oso ona berea, 6 puntu eta 6 errebote.
HIRU PUNTUTAKO JAURTIKETA: portzentaje altuetan mugitu zen taldea.
OIHANE EGUREN: jokoko aspektu askotan lagundu zuen taldea, beste behin.
HOBETZEKO:
PARTIDU ITXIERA: dena alde geneukala (+11 zazpi minuturen faltan), taldeak ez zuen partidua behar bezala lokartu eta itxi, eta horrek ezustekoa ia hartzera eraman zuen taldea.
BALOI GALTZEAK: kopuru oso ugaria berriro, bereziki azkenengo laurdenekoa.
KANPOKO JOKALARIEN ERREBOTEA: ez zuten etxeko jokalarien erasoko errebotea gelditzea lortu.
Afilados Gasteiz Arabak 2020. urteari hasiera emango dio Divino Maestron, Fabiolas San Antonio talde errioxarraren aurka. Urtarrilaren 12an izango da partidua, arratsaldeko 18:00tan.
AUPA ARABA!!!
Azken albisteak