eus  

BBigarren Maila

Foto

AFILADOS GASTEIZ ARABA 82-41 FABIOLAS SAN ANTONIO

Iker García - Foto: Queralt Pujol

, Bigarren Maila

Liga etxera bueltatzen zen Gabonetako oporren ostean. Taldeak, denboraldiko lehendabiziko aldiz, bere 12 jokalariak erabilgarri izan zituen, eta ondo ospatu ere Fabiolas San Antonio erraz gailenduta.


Afilados Gasteiz Arabak partiduari defentsako erritmo altu batekin ekin zion, horrek saskiratze errazak suposatuko zuelakoan. Baina, hala ere, defentsako balantzean egindako pare bat huts egitek errioxarren hainbat kanasta ekarri zituen lehen hiru minutuetan.


Zurigorriek azkar zuzendu zuten hori eta markagailuan aldea hartzen joan ziren nagusitasunez. Saskiratze ugari eta defentsa sendoak 41 eta 13ko markagailua utzi zuten bigarren laurdenaren amaieran.


Atsedenalditik bueltan, talde errioxarrak hobera jo zuen erasoan, baina etxekoek partiduko erritmoa mantendu, eta beste laurden on bat gauzatu zuten (25 eta 14ko partziala).


Azkenengo laurdenak ez zuen inolako istoriorik izan.


MVP:

ANE LOPEZ DE MUNAIN: 10 puntu, 5 errebote, 3 asistentzia. Hazkunde nabarian dagoen jokalari gaztea.


NABARMENTZEKO:

ASISTENTZIAK: 29!!!

T2ko %: inflexio-puntu bat izatea espero da, eta ez egun batekoa soilik.

ERROTAZIOA: talde osoaren parta-hartzea.


HOBETZEKO:

T3ko %: bakarrik botatakoak ez dira huts egin behar.


11. jardunaldia hilak 19an, igandean, jokatuko da Derioko polikiroldegian Mungiaren aurka. Partidua goizeko 11:45etan izango da. Mungiako taldea sailkapenaren goiko postuetan dago, eta Muruaga, San Juan eta Orue bezalako jokalariek ziur zail jarriko digutela garaipena etxera ekartzea.


AUPA ARABA!!!