ASADOR 10 GIBAJAS B 22–33 URGATZI A
Asko entrenatu ezin izan den gabon batzuk eta gero, Urgatziren aurkako partidua iristen zen, lehen itzulian irabazi gintuen taldeetako bat, eta gainera, euskal ligarako txartela lortu duen bi taldeetako bat.
Partida hotz hasi zen, Gasteizko negua bezala, eta bi taldeetako batek ere ez zuen baloia segurtasunez mugitzen, ezta uztai azpiko jaurtiketak saskiratzea lortu ere. Lehenengo 7 minutuetan 2 saskiratze bakarrik, talde bakoitzeko bana, eta jaurtiketa libre bat gure alde. Hiru minutu horietan melena pixka bat askatu zen, baina gutxi. 8-7 atsedenaldian.
Urgatziri marra mantentzea lortzen bagenuen partiduan mantenduko ginateke, izan ere, gure aurkaririk onena, beste behin, uztaia izango zela ikusten zen eta ez zuen baloia hortik sartzen uzten. Bigarren laurdenean aurkariak 0-8ko partziala lortu zuen markagailuan lehen aldea hartzeko, eta atsedenaldian 14-17 ziren nagusi.
Atsedenaldiak eskumuturrak berotzeko balio izan behar zuen, baina ez. Urgatzik defentsan gogor jarraitu zuen eta gu ez genuen baloia igerileku batean ere sartzen. Erasoan zailtasunez betetako beste laurden bat, 3 puntu besterik ez genituen sartu, eta aurkariak hau aprobetxatu zuen, abantaila handituz: 17-25.
Azken laurdena nahi eta ezin izan zen. Indarrak gehiegi ahuldu ziren, eta ezin izan zen ezer egin markagailuan hurbiltzeko. Partida 22-33koa izan zen.
Ainhize Gonzalori eskerrak eman nahi dizkiogu ostegunetan entrenamenduetan esku bat botata, eta zorionak eman diezazkiguten. ZORIONAK!
1, 2, 3, JARANA!
Azken albisteak