SAN VIATOR B 17–42 ARABA 06
Urtarrilak 11, urte berria, liga berria. Taldea San Viator ikastetxera lekualdatzen zen hainbat denbora landu dugun liga jolasten hasteko.
Lehenengo laurdenean, gure neskei defentsan hotza astintzea kostatzen zitzaien. Hala ere, erasoak onak eta arinak ziren. Bigarren laurdenean, aldiz, defentsako talde intentsu bat ikusi zen aurkariaren baloia galduak eragiten zituelarik.
Atsedenaldiaren ondoren, gure jokalariak ez ziren erlaxatu eta bigarren laurdenaren dinamikan jarraitu zuten, erasoaldi eta trantsizio onez lagunduta. Azken laurdenean, taldeak besoak jaitsi zituen eta, ondorioz, aurkariei jaurtiketa errazak eskaini zizkien.
Bigarren eta hirugarren laurdenetako defentsa eta erritmoa partidu osoan zehar mantentzeko aste berria daukagu aurrean. Lan egiten jarraitu behar dugu.
1, 2, 3 ARABA!
Azken albisteak