GORATU GASTEIZ 16–47 ARABA
Hilabete oso bat partidutik jokatu gabe egon ostean, gure seniorreko neskak bueltan ziren. Hainbeste denbora lehiatu gabe egon arren, gureak oso ondo atera ziren kantxara. Lehenengo puntuak gehitzeko 4. minutura arte itxaron behar izan genuen, baina hortik aurrera tardea eroso sentitu zen. Lehenengo laurdena 0-15eko markagailuarekin bukatu genuen. Bigarren laurdena ildo beretik abiatu zen, baina oraingoan etxeko taldeak portzentajeak igo eta 10 puntu sartzea lortu zuen. 10-32 atsedenaldian.
Bigarren zatian guztiz kontrakoa ikusi genuen, batez ere erasoan. Honen erakusle hirugarren laurden osoan lortutako 3 puntuak. Erritmo eskasarekin eta jaurtiketa egoera errazak ezin gauzaturik ibili ziren gure neskak azkeneko 20 minutuetan. 02-03 eta 04-12 azken bi laurdenetako partzialak.
Beste garaipen bat eta 9 doaz jada. Norgehiagoka honetatik lehenengo 20 minutuak aterako ditugu aspektu positibo modura, zonakako defentsaren aurrean egindako eraso batzuekin batera. Aipatzekoa ere gure junior Ainhoaren debuta senior taldearekin.
Azken albisteak