eus  

AAlebina

Foto

ARABA 52–2 CEU VIRGEN NIÑA

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Queralt Pujol

, Alebina

Alebinak urtea sentsazio onekin hasi zuten.


Arrazoi nabariak direla eta gabonetako ohiko entrenamendu / partida errutina aldatu ostean, pasadan larunbatean bigarren faseko lehen partida jokatu genuen Virgen Niñaren aurka.


Aurreko astean, taldea modu zoragarrian entrenatu zuen, eta hori, partidaren lehenengo laurdenetan islada izan zuen, intentsitatearekin eta kontzentrazio haundiarekin jokatu genuelako. Bai erasoan, bai defentsan, astean zehar entrenatu genuena praktikan jartzeko aukera izan genuen. Jokoaren lehenengo laurden horietan, taldeak oso sentsazio onak utzi zituen.


Partida aurrera joan ahala eta markagailuan aldea handitzen joan zen neurrian, indarra galtzen hasi ginen, partidaren lehenengo minutuetan izandako intentsitatea edo kontzentrazioa galduz.