eus  

KKadetea

Foto

AXA AMURRIO 29-24 ARABA 04

Endika Sarmiento - Foto: Queralt Pujol

, Kadetea

Partidua jolasten hasi aurretik ligako sailkapena erabakita zegoen, AXA-Amurrio bigarren bezala eta guk hirugarren bezala. Agian, honen erruz, oso txarto sartu ginen partiduan, gogogabetasunarekin. Erasoan oso motel mugitzen ginen eta defentsan ez genuen intentsitaterik. Hemendik bi astera hasiko dugun bigarren fasean (ligako ekipo onenen kontra), argi dago ezin dugula horrela hasi… Lehenengo laurdena 8-2ko markagailuarekin bukatu zen.

Bigarren laurdena erritmoan irabazi zuen (zertxobait), baina ez genuen lortu gure joku modua aurrera eramaten. Hala ere, 0-6 partzialarekin partidua berdindu genuen. Baina atsedenaldia heldu zenean markagailuak 14-10 erakusten zuen, ezin genuelako Amurrioko jokalarien 1x1ak gelditu.

Bigarren zatian, zorionez, gure taldeak pausu bat aurrera eman zuen, erasoan agresibitatea handituz eta defentsan kontzentrazioarekin jokatuz. Atzean baloiak lapurtzeak kontraerasoak sortzea eta jaurtiketa libreak izatea ahalbidetu zigun, eta 4-12ko partziala lortu genuen (markagailuan 18-22).

Nahiz eta azkeneko laurdena ondo hasi, biko saskiratze batekin, markagailuaren presioa urduri jarri gintuen. Jaurtiketa onak lortzen genituen, baina ezin sartu, eta partidua 11-0 kontrako partzialarekin bukatu zen. 29-24 Amurrioren alde. Puntu gutxi ordu batera heldu ez zen partidu batean, hasierako atzerapenagatik.

Eskertu Amurriora animatzera etorri zen jendeari. Lehenengo liga bukatuta, bi asteko atsedena izango dugu bigarren fasea hasi aurretik. Beraz, hurrengo partidua otsailaren lehengo asteburuan izango da. Zorte on Euskal Ligan jokatzeko borrokan arituko diren lau taldeei.

Atzo, gaur ta beti, ¡ARABA!