ARABA 06 48–21 SAN VIATOR A
Larunbata, goizeko 9ak, urteko bigarren partidua. Taldeak etxean jokatzen zuen San Viator taldeari aurre egiteko prest.
Lehengo boskotea gogoekin zelaira atera zen, baloia azkar mugituz eta aurkariari zelai erdia pasatzen ez uzten behin baino gehiagotan. Defentsa onei esker, lapurtutako baloi asko saskiratzean bihurtu ziren.
Bigarren laurdenean, jokalariak dinamika berdinean jarraitzeko prest zeuden, eta horrela egin zuten, markagailua 25-2 utziz. Defentsa ona, baloi mugimendu ona eta kontraeraso anitzak izan ziren laurden honen deskribapena.
Atsedenaldiak gure jokalariak oharkabetzea eta aurkariari baloi eta saskiratze errazak oparitzea eragin zuen, 1x1eko defentsako akatsen eta defentsarako balantze okerren bitartez.
Azken laurdenak aurrekoa konpentsatzea lortu zuen, lehenengo zatiari gehiago irudituz, markagailua 48-21 utziz.
Ikasitakoa praktikan jartzeko lanean jarraituko dugu. Hurrengo partiduan gehiago.
1, 2, 3 ARABA!
Azken albisteak