MARIANISTAS KONPROMEZUA 29–49 ASADOR 10 GIBAJAS B
Lehen faseko azken partida. Ordutegi zaila (igandea 17:00etan) eta kantxa hotza, baina lehen fasea ondo bukatzeko gogoa.
Partidua, guretzat, giroa bezala hasi zen, hotza. Kosta egiten zitzaigun baloia mugitzea, saskiratzea, defendatzea, korrika egitea. Azken batean, saskibaloian jokatzea kosta egiten zitzaigun. Lehen laurdena horrela joan zen osorik, ez geunden gustura eta markagailu partzialean islatzen zen: 8-7.
Bigarren laurdeneko lehen hiru minutuak berdin-berdinak izan ziren: defentsa gabe eta erasorik gabe ezin da kirol honetan jokatu. Laurdenaren erdialdean eskatutako hutsarte jokalarien jarrera aldatzea eragin zuen, eta horri esker 1-16ko partziala egitea lortu genuen defentsa gogorraz eta erasoko erabaki onetan oinarrituz. 14-23 atsedenaldian, oraindik asko jokatzeko.
Atsedenaldiaren ostean, taldea hasierako akatsetan erori zen. Erabaki txarrak erasoan eta defentsako balantzerik gabe, Marias markagailura hurbiltzea lortu zuen. Baina hutsarte berri batek taldea espabilatu egin zuen errenta handitzen jarraitzeko.
Azken laurdenean, dagoeneko partida erabakita egonda, jokalariek defentsan gogortzen jarraitu zuten markagailuan ahalik eta abantaila handiena lortzeko eta sentsazio onekin alde egiteko. 29-49 partidaren amaieran.
Azken albisteak