ARABA 49–29 FRUTAS ZURIMENDI SUGARRAK LAUDIO
Partidu batere itxurosoa gure neskentzat, eskerrak garaipena behintzat erdietsi genuela. Hasieratik planteaturiko zonakako defentsak norgehiagoka luze eta gogorra aurreikusten zigun.
Lehenengo laurdenean jariakortasunik gabeko erasoak baina defentsa ona. Puntu gutxi lehenengo 10 minutuetan (08-03). Bigarren laurdena Saioaren hiruko batekin ireki genuen, gerora etorriko zenaren erakusle (5 hirukoekin bukatu zuen partidua gure jokalariak). Beste 3 hirukok abantaila hartzea ahalbidetu zigun, baina atsedenaldia baino lehen 0-8 partziala jasota kanpotarrek markagailua estutzea lortu zuten (20-14).
Bigarren zatia lehenengoaren kalkoa izan zen. Hirukoak izan ziren taldearen saskiratzeko biderik errazena, eta azkenean honi esker amaierako 20 puntuko abantaila lortu genuen. 12-06 hirugarren laurdenean eta 17-08 azkenekoan. Amaieran 49-29ko markagailua.
Erdipurdiko sentsazioak partidu honen ostean. Azken orduko bajek eta zonakako defentsaren aurrean ideia eskasek (hirukoetaz aparte) zapore txarra utzi ziguten larunbatean. Baina berri onak ere baditugu! Maitane Yelak debuta egin zuen aurtengo denboraldian hilabete hauek Suedian eman ostean.
Azken albisteak