eus  

AAlebina

Foto

SAN PRUDENCIO 2–52 ARABA

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Queralt Pujol

, Alebina

Berriz ere, talde sentsazio onak. Oraingoan, San Prudentzio izanda gure aurkaria.


Azken partiduetako sentsazio onen ostean, joan den larunbatean, San Prudentzioren aurka jokatu genuen, aurrera pausuak ematen eta hobetzen jarraitzeko asmoarekin, bai banaka baita talde-lanean ere.


Partidua abiadura eta intentsitatearekin jokatzen hasi genuen, kantxaren bi aldeetan talde lan bikaina eginez. 1x1-etan erabaki onei eta exekuzio tekniko biziei esker, kantxan saskibaloi on bat ikusteko aukera izan genuen.


Bigarren zatian, kontzentrazio maila jaitsi genuen, eta horrek nahi baino akats gehiago egitera eraman gintuen. Hala ere, lehenengo zatiaren eta, orokorrean, entrenamenduen dinamika ona mantentzen jarraitu genuen.