AFILADOS GASTEIZ ARABA 53-43 PAZ ZIGANDA
Arabak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen sailkapenaren goiko postuetan egongo den talde nafarraren aurka. Iruñako taldeak joko alaia du, erritmo altukoa eta defentsan ausartak izanda.
Lehen zatian partidua oso berdintsu joan zen, non zurigorriek alde txikiak izan zituzten. Etxekoek ez zuten 1x1eko jokoa ondo gelditu, defentsako laguntzak berandu iristen ziren, eta horrek falta asko suposatu zituen, kanpotarrei jaurtiketa libre asko emanez. Paz de Zigandak ez zuen aukera galdu, eta partiduan jarraitu zuen.
Atsedenalditik bueltan, Afiladosek defentsarako martxa bat igo zuen eta 10 puntutako aldea hartu zuen markagailuan. Alde nahikoa izan zen azken laurdenean ez sufritzeko, eta garaipena etxean geratzeko.
MVP:
MYRIAM PEREDA: partidu serioa, 1x1eko irakurketa onak eta 3ko marratik ere asmatu zuen.
NABARMENTZEKO:
MARIA ANGULO: puntuak ditu, kontuan hartzeko jokalaria izango da.
LEIRE OCHOA: defentsako maila igo zuen hirugarren laurden erabakigarrian.
Otsailaren 1ean, larunbata, arratsaldeko 18:00tan Ibaiondon Afilados Gasteiz Arabak lehen itzuliari amaiera emango dio. Derbi gasteiztarra TOJUren aurka. Joko alaia eta ausarta egiten duen taldea da. Ziur partidu berezia izango dela bi taldeetan egon diren jokalariak baitaude.
Azken albisteak