eus  

SSeniorra

EGIBIDE C 40–45 ARABA

Jon Marín -

, Seniorra

Irabazi behar zen, eta irabazi genuen. Ez zen partidurik politena edo onena gure nesken aldetik, baina taldeak sufritzen jakin zuen eta azkenean garaipenarekin atera ginen Egibideko kantxatik.


Partidua parekatuta hasi zen, 10-9 etxekoentzat eta defentsan aurrera pausu bat ematea beharrezkoa zela argi guen. Bigarren laurdena oso antera joan zen. Defentsan gutxi eta erasoan arazo ugari zonakako defentsaren kontra. Honi baloi galdu piloa gehitzen badiozu, 20-17 atsedenaldian. Eskerrak 3 puntuko diferentzia besterik ez zela.


Bigarren zatian taldeak aurrera pausu hori eman zuen defentsan, baina erasoan arazoak edukitzen jarraitu genuen. Dena den 8-11ko partziala eta norgehiagoka 28na berdinduta azken laurdenean sartzera bidean. Azkeneko 10 minutu hauetan gure neskek hobera egin zuten. Erasoan piboten arteko jokoa agertzen hasi zen eta era honetan +8ko diferentzia eskuratzea lortu genuen (32-40). Partidua bukatua zegoela zirudien baina etxekoen defentsa gogorrak arazoak sortu zizkigun partidua bukatu zen arte.


Aipatzekoa Amaiak egindako lana. Zarata egin gabe 15 puntu eskuratu zituen, beti lanean eta taldea momentu gogorretan mantentzen. Hasieran esan bezala irabazi behar zen eta irabazi genuen. Etxerako lanak eginda bukatzen du taldeak lehenengo itzulia hau, lidergoan eta porrotik ikusi gabe. Dena den bide luzea geratzen zaigu oraindik eta lanean jarraitu beharko dugu.