ASADOR 10 GIBAJAS B 65–36 MARIANISTAS KIROLTASUNA
Partida nahiko deseroso hasi zen Asadorrentzat, bisitarien presioa zela eta. Horrek ez zuen uzten Asadorrek markagailuan abantaila hartzea, baina behin intentsitatea igo eta gero, Marianistasek hainbat baloi galdu eta lehen laurdena 14-04koa zen markagailuan.
Bigarren laurdeneko lehen bi minutuetan, Gurutze Abrisquetak hiru saskiratze eta bi baloi lapurtuz, markagailuan abantaila handiagotzea ahalbidetu zuen, aurkariari hutsartea eskatzera derrigortua. Taldeko faltek markagailuan hurbiltzeko aukera eman zien aurkariei, eta 19-08ko emaitzarekin bukatu zen laurdena.
Hirugarren laurdena partidua galdutzat emango ez zuen Marianistas batekin hasi zen. Eskainitako zonakako defentsa batekin, etxeko taldea urduritzea lortu zuen, eta erasoan deseroso sentitzea baita, lehen 5 minutuetan soilik bi saskiratze lortuz. Asadorreko entrenatzailearen hutsarte baten ostean, etxeko taldeak intentsitatea igoarazi zuen eta talde bisitariaren erasoak oztopatuz, eta horrek kontraerasoak egiteko aukera eman zigun.
Azken laurdena kontraerasoak egiten zituen Asador batekin hasi zen, Marianistasi zonakako defentsa ez jartzen uzteko. Horrek ere baloiren bat alferrik galtzea egiten zuen eta bisitariek ez zuten alferrik galtzen, etxeko taldearen balantze txarra zela eta. Hala ere, etxeko taldeak markagailuan aldea hartzen jarraitzen zuen. Partida bukatzeko 3 minuturen faltan, gure jokalaria den Gurutzeren lesioa dela eta, etxeko taldea hoztu zuen, erasoan guztiz blokeatuta geldituz, eta Marianistasek 0-8ko partziala egiteko denbora izan zuen.
Bukaeran, partidua 65-36 izan zen.
Lehen garaipena bigarren fase hau ondo hasteko.
1, 2, 3, JARANA!!!
Azken albisteak