eus  

KKadetea

Foto

ARABA 04 22-40 EGIBIDE ARASKI

Endika Sarmiento - Foto: Queralt Pujol

, Kadetea

Ligako bigarren fasea hasi genuen oso konplikatuak diren Egibide Araskiren kontra. Hau jakinda, kontzentrazio handiarekin sartu ginen partiduan, 1x1-ean presio gogorra ezarriz, paseak lapurtzen eta erasoan baloia ondo eta azkar mugitzen. Kontraerasoei eta trantsizioan lortutako saskiei esker, lehenengo 10 minutuen bukaeran aurretik egotea lortu genuen, 8-6. Hala ere, Araskikoek erasoko errebotea kargatzen zuten eta bigarren aukerak baliatu zituzten saskiratzeak lortzeko. Arazo hau ezin izan genuen konpondu partidu osoan zehar.

Une honetatik aurrera, partiduaren kontrola taldez aldatu zen. Presioko irteera presaka egiten genuen eta gogortasun gabe ematen genituen paseak, saski errazak onartuz. Erasoan ondo eramandako pare bat jokaldi esker, partiduan sartuta jarraitzen genuen atsedenaldian, 15-22ko markagailu batekin.

Atsedenaldiaren ostean partidua bigarren laurdenaren joerarekin jarraitu zuen. Nahiz eta gure neskek esfortzu handia egin Araskikoek daukaten barruko jokalari handiak gelditzeko, erasoan lehenengo zatiaren freskura galdu genuen. Bigarren zatian 7 puntu sartu genituen bakarrik, partidua nahiko sentsazio txarrarekin bukatuz. Galdutako baloi kopuru handia txikiagotzen jarraitzen saiatuko gara, ligako aurkari guztien kontra lehiatu ahal izateko.

Espero dugu Uxue partidu honetan jasandako lesioa ondo sendatzea eta goiz ikustea berriro kantxan. Bestalde, ia urte oso bat lesionatuta egon den Ane Fernández berreskuratzen dugu.

Egibide Araski zoriondu eta bueltan ikusiko gara. Eskertu Divinora partidua ikustera eta animatzera gerturatu zen jendeari. Hurrengo partiduan itxaroten zaituztegu, otsailak 8, Niño Jesusen, Araberri Niño Jesusen kontra.

Atzo, gaur ta beti, ¡ARABA!