INMOBILIARIA DATO40 TOJU 55-76 AFILADOS GASTEIZ ARABA
Bigarren Mailako derbiak ez zuen hutsik egin. Emozioz beteriko partidu polita non kanpotarrak gailendu ziren.
Lehen minutu berdintsuetan, Malenen elkarpenak etxekoak partiduan mantendu zituen. Arabak bertsio ona erakutsi zuen eraso zein defentsan, eta lehen laurdenaren amaieran 9 eta 22ko markagailua zegoen.
Baina Tojuk ez zuen amorerik emango, bigarren laurdenean saskiratutako 7 hirukori esker partiduaren dinamika aldatzea lortu zuten.
Hirugarren laurdenean, partidua erabakitzeko zegoela, berdintasuna izan zen nagusi, non etxekoek aldea murrizten jarraitu zuten.
Azken laurdenean, Alba Pueblak taldea gidatu, 12 eta 29ko partzial sendoa eta garaipena zurigorrientzat.
MVP:
ALBA PUEBLA: bere errendimendua handituz doa, azken laurdenean jaun eta jabe. Hainbeste talentu dauka...
NABARMENTZEKO:
ARANE URIARTE: 14 errebote eta 11 puntu, taldekideen laguntzaz zona bien andrea izan zen.
MYRIAM PEREDA: Balorazio gehien izan zuen jokalaria, bere minuturik onenak hasieran egin zituen.
HOBETZEKO:
IZAERA: Tojuren kanpoko asmatzeak taldearen konfidantzan eragin zuen.
Hurrengo larunbatean, otsailaren 8an, 18:00tan ekingo dio taldeak bigarren itzuliari. Getxo izango da aurkaria, Fadurako polikiroldegian. Etxeko partiduan getxotarrak izan ziren nagusi...
AUPA ARABA!
Azken albisteak