eus  

JJuniorra

SAN VIATOR 34–40 ASADOR 10 GIBAJAS B

Markel Uriarte -

, Juniorra

Bigarren faseko bigarren jardunaldia gure neskentzat. Egun bat gehiago, entrenamenduetan zuten bolada onarekin jarraitzeko aukera paregabea eta hobetzen jarraitzeko aukera.


Partidua nolabaiteko zalantzarekin hasi zen. San Viator zonakako defentsa erabiliz, espero ez genuen gauza bat, eta taldearen zain, korrika egitea eragotziz. Beste aldetik, guk lehen lerroan estutzen saiatzen ginen, baina baja ugarien ondorioz, jokalari bakoitzaren fisikoak ez zuen gauza handirik onartzen, eta erasora korrika egin gabe iristen ginen guztietan, gure erasorik handiena ekiditzen, kontraerasoa.


Partida osoan zehar antzeko joan zen partidua, gure alde txiki batekin, eta garaipena ihes egiteko beldurrik gabe, baina errenta nahikoa lortu gabe, erlaxatzeko adina errenta lortu gabe.


Lanean jarraitu behar da, izan ere, liga ez da apirilera arte gelditzen eta, eta hobekuntza etengabea izan behar da.


1, 2, 3, JARANA!!!