ARABA 06 21–51 GASTROBAR GETARIA ARASKI
Larunbata, otsailak 8, denboraldian gehien espero den partiduetako bat jokatzen genuen etxean.
Lehengo laurdenean, partiduan kontzentratzea asko kostatu zitzaigun. Aurkarien defentsa gogorrak eta erosoko erritmo altuak, baloi asko galtzea eragin zuten.
Bigarren laurdena partiduaren laurden onena izan zen dudarik gabe. Trantsizio eta eraso onak lortzen genituen, kanastan bukatzen zirenak. Planteatu genuen defentsa gogorrak Araskiekoei 2 puntutan uztea lortu zuen.
Atsedenaldiaren ostean, hirugarren laurdena aurrekoaren kontrakoa izan zen, partiduko okerrena. Defentsan besoak jaitsi genituen eta erasoetan trabatzen ginen. Aurkariak abantaila handia lortuz, kontraeraso eta saskiratze erraz askoren bitartez.
Azken laurdenaren hasieran markagailua kanpoko taldearen alde definituta zegoen jada, baino haien kontra borrokatu dezakegula erakutsi nahi genuen oraindik.
Partidu gogorra izan zen, zeinetan laurden batean erlaxatzeak partiduaren emaitza zehaztu ahal duela ikusi zen. Hala ere, akatsak murriztuz eta 40 minutuz jolasteko prest egonez, partidua borrokatzera heldu gaitezkeela ikusi zen ere. Bueltako partiduan ikusiko dugu elkar.
BAT, BI, HIRU, ARABA!!!
Azken albisteak