ARABERRI NIÑO JESUS 49-41 ARABA
Hasi baino lehen, partidu gogorra eta fisikoa izango zela banekigun, eta halaxe izan zen. Bi taldeok zelai osoko presioarekin hasi ginen lehenengo minututik, Niño Jesus kiroldegiaren dimentsioak aproposak baitira horretarako.
Partiduaren lehenengo bi jokaldiak bi hiruko izan ziren, puntu askoko partidua izango zela iragartuz, eta horrela izan zen lehenengo zatian. Nahiz eta presioaren ireteeran bi taldeek baloi ugari galdu, lokalak saskiratze ugari lortzen zituzten bigarren aukeretan, haien nagusitasun fisikoa erakutsiz. Ordez, gure neskek kontraerasoak gauzatzen zituzten eta estatikoan gogoz sartzen ziren saskira, markagailua berdinduta mantenduz. Horrela, atsedenera heldu ginen 28-27ko markagailuarekin, baina sintoma onekin azkeneko minutuen ondoren.
Atsedenaldiaren ostean desgaste fisikoa nabaritzen zen, eta jokalari guztiek eraginkortasuna gutxitu zuten saskiari begira, eta defentsan ez ziren hainbesteko baloi lapurketak ikusten. Erasoan ez genituen paseak bilatzen eta boteaz abusatzen genuen, beraz, ezin genituen kontraerasoak aurrera eraman, gainera, eraso estatikoan bertikalak izateari utzi genion. Hala ere, defentsan zorrotzak ginen, ez baikenuen jaurtiketa errazak baimentzen eta defentsako errebotak hartzen genituen. Hirugarren laurdena 33-32 amaitu zen eta dena oraindik erabakitzeko.
Azkeneko 10 minutuak intentsitatearekin mantendu ziren eta 5 minutu falta, markagailuan berdinduta geunden. Une honetan, aurrez egindako lan on guztia pikutara bidali genuen. Araberriko jakalariek jautiketa erosoak, errebote ofensiboak (4 jarraian eraso batean) eta jaurtiketa libreak lortzen zituzten eraso bakoitzean. Guk, aldiz, ez genuen jolasteko era zuzen planteatu eta horrela partiduaren amaiera iritsi ginen 49-41eko markagailuarekin.
Araberri Niño Jesus zoriondu eta bueltan ikusiko gara. Baita Nahikariri ere, 15 urte bete zituela, eta espero dugu belaunean jasandako kolpea ezer ez izatea (ezin izan zuen bigarren zatia jokatu). Eskertu Niño Jesusera partidua ikustera eta animatzera gerturatu zen jendeari. Hurrengo partiduan itxaroten zaituztegu, otsailak 15, 16:00tan, Divinon, Axa-Amurrioren kontra.
Atzo, gaur ta beti, ¡ARABA!
Azken albisteak