ARABA 04 54-55 AXA AMURRIO
Lehenengo fasean ere jolastutako partidua, beraz, aurkari ezagunak. Nahiz eta partidua saskiratze askorekin hasi, behin bigarren laurdenean sartuta geundela, ezin izan genuen gure jokuera landu. Erasoan gogogabetasunarekin jolastu genuen eta defentsan erlaxatuta. Amurriok erraz lortzen zituen jaurtiketak, eta horrela, 10-19ko partziala lortu zuen 10 minutu hauetan. Ez ginen presiotik ateratzeko kapazak izan eta beraiek haundiak egiten ziren zona barruan. Atsedenaldian -10.
Hartutako atsedenarekin, partiduaren norabidea aldatzea lortu genuen. Intentsitatea igo genuen eta, presiotik ateratzeko arazoak izaten jarraitzen genuen arren, galdutako baloi kopurua gutxitu genuen. Gainera, presioa gainditutakoan, bakarkako sarrerak aurkitzen genituen, markagailuan gerturatuz. Hala ere, ez genuen erakutsi eskatu beharreko defentsa maila. Hutsegiteak konstante bat izan ziren partiduan zehar, eta beti berandu heltzen ginen laguntzak eta bigarren laguntzak egitera.
Nahiz eta markagailuan beti atzetik joan, bukatzeko 4 minutura partidua berdindu genuen. Baina momentu hauetan lasaitasuna galdu genuen guztiok, eta honen erruz ezin izan genuen abantaila hartu. Beraz, jaurtiketa libreetan lortutako efizientzia erabaki zuen partiduaren irabazlea. Azkenean, kanpokoek garaipena eskuratu zuten 54-55ko markagailuarekin, guk bigarren laurdenean galdutako partiduan.
AXA Amurrio zoriondu eta bueltan ikusiko gara. Eskertu ere Divinora partidua ikustera eta animatzera gerturatu zen jendeari. Aste honetan ligako partidurik ez dagoenez, lagunarteko partida jokatuko dugu (13:00etan Divinon), eta hurrengo hastean, ligara bueltatuko gara Apartahotel Divan Araskiren kontra. Bertan itxaroten zaituztegu.
Atzo, gaur ta beti, ¡ARABA!
Azken albisteak