eus  

JJuniorra

Foto

ARABA 03 36-40 MARIANISTAS KIROLTASUNA

Queralt Pujol - Foto: Queralt Pujol

, Juniorra

Ligako bigarren partida, hiru aste lehenago 30 puntuz irabazi zigun talde baten aurka, baina oraingo honetan amaieraraino borrokatutako partida bat izan genuen.


Entrenatzen bi aste on izan eta erasoan pausu bat aurrera eman arren, gehien bat kontzentrazioari dagokionez, partida ez zen oso ondo hasi gure juniorrentzat. Erasoan tentsioa eta mugimendua falta zitzaigun, baina arazoa zelaiaren beste aldean genuen: jaurtiketa askeak egiteko aukerak emanez, atzeko ateak, erraztasunak 1x1ean... Horrela izan zen lehen parte osoa, markagailuan oso atzeratuta geratzea ahalbidetu zuten akats txikiekin (11 behera atsedenaldian).  


Hurrengo 20 minutuetan, ordea, gora egin genuen. Defentsaren jarrera guztiz aldatu zen eta honek hainbat alditan korrika egitea ahalbidetu zuen. Defentsan ez zen ia akatsik egon, errebotea ere nabarmenduta zegoen. Marias aurrera jarraitu zuen hainbat jaurtiketa librerekin eta hainbat saskiratzeekin azken segunduetan. Honekin, eta partida amaitzeko minutu bat falta zenean, 6 puntu azptik jartzea lortu genuen eta hiru aukera izan genituen erasoan berdinketa lortzeko baina hiruko baten hutsegitearekin eta baloia bi alditan galduz ez genuen lortu. Azkenean 4 puntuko aldearekin galdu genuen (36-40).


Ez ginen oso ondo hasi baina oso sentsazio onarekin amaitu genuen, hiru aste pasa ondoren izandako emaitza aldaketarekin. Oso pozik eta gogotsu gaude lanean jarraitzeko eta orain arte bezala hobetzeko.