eus  

JJuniorra

SAN VIATOR 44-29 ARABA 03

Queralt Pujol -

, Juniorra

Ligako hirugarren partida jokatu genuen igandean San Viatorren. Hotzak, inauterien osteko loak eta taldearen deskontzentrazioak eragina izan zuten 40 minutuetan zehar gogor aritu zen talde baten aurrean.


Partida aurreko sentsazioak ez ziren oso positiboak baina beroketan zehar hobetu ziren, eta lehiatzera eta gozatzera atera nahi izan genuen. Hala ere, berehala itzuli ginen hasierako egoerara, erasoa hasieratik trabatu zitzaigun eta baloi galduen kopuruak beste taldeari partida lehen laurdenetik hausteko aukera eman zien. Erasoa zuzendu genuen eta lortu genuen jokatuz ailegatzea. Defentsan erasoan bezala hasi ginen, saskiratzeak eta jaurtiketa askeak hiruko lerrotik ahalbidetzen. Lehen parteak aurrera egin ahala berotzen hasi ginen eta hainbat kontraeraso egin genituen, baina hala ere ez genuen lortu markagailuan hurbiltzea.


Atsedenaldian garrantzi handia eman genion defentsari, neskek gehiegi saskiratu ez zezaten gunea apurtzeko. Baina jokalariak galdurik eta pozik gabe zeuden.

Bigarren zatia hobea izan zen, hirtugarren laurdenean 6 puntu ahalbidetuz eta azken laurdeneko partziala irabaziz. Intentsitateak gora egin zuelako lortu genuen hau, bi taldeen jokaerak hobera egin zuen eta etxekoak lasaitu ziren. Horrela partida osoan zehar jokatu izan bagenu lehiatzeko aukera izango genukeen baina sentsazioak hobetzea lortu genuen, nahiz eta partida luzea egin.


Ez da gure partidarik onena izan, eta ahalegintzen eta hobetzen jarraitu behar dugu, baina alde positiboak ere egon dira, besoak amaierararte ez jaistea hauetako bat da.