CEU VIRGEN NIÑA 17–67 ARABA
Partida irregular batean sentsazio onekin bukatu genuen.
Pasa den astean bi partida oso onak kateatu ondoren, pasa den larunbatean Virgen Niñaren aurka jokatu genuen euren kantxan. Gure asmoa aurreko asteko dinamika onean jarraitzea eta aurrera egiten jarraitzea zen. Eta gutxi gora behera lortu genuen. Lehen bi laurdenetan es genuen ongiegi jokatu. Erasoan arazoak izan genituen baloia mugitzen eta bertikalak izaten. Bestalde, defentsan, pasiboegiak izan ginen: arerioaren utsaren zain geratzen ginen, gure arrakasta bilatu beharrean.
Gainerako lau laurdenetan akats hauek zuzendu genituen, aurreko asteko jokora hurbilduz eta partida sentsazio onekin amaituz.
Azken albisteak