COVID-19 ENTRENAMENDUETARAKO PROTOKOLOA
Gure talde federatuak bueltan dira!
Hau gerta zedin, CB ARABAk entrenamenduetan aurrera eraman beharreko protokoloa diseiniatu du aurtengo 2020/2021 denboraldirako; COVID-19ko kutsatu posibleak ekiditzeko asmoarekin. Aipatutako protokoloa ezinbestekoa eta derrigorrezko izaera izango duklubeko talde, jokalari zein kide guztientzako.
ENTRENAMENDUETARAKO CB ARABA PROTOKOLOA:
- Entrenatzaileak taldeko partaide guztiei temperatura hartuko die kiroldegira sartu aurretik. 37'2ºC baino gehiago emanez gero, pertsona hori ez da sartuko.
- Entrenamenduetara ezingo da sartu entrenatzen ari den taldekoa ez den beste pertsonarik (fitxarik gabekoak).
- 1'5m-tako segurtasun-distantzia mantendu posiblea den guztietan.
- Esku-garbiketa kiroldegira sartu aurretik.
- Jokalariek oinetakoak aldatuko dituzte kantxara sartu aurretik.
- Saihestu daitezkeen kontaktu fisiko guztiak ekiditu (besarkadak, esku-emateak...).
- Jokalari bakoitzak bere ur-botila eramango du (1L-1'5L-takoa izatea gomendatzen da), eta ezin izango da taldekideen artean elkarbanatu.
- Jokalariak bere gela eraman beharko du ere. Esku-garbiketa 15 minuturo egingo da.
- Erabilitako materialaren garbiketa entrenamendu amaieran. Entrenatzaileak izango dira betebehar honen arduradunak, baina jokalarien kolaborazioa eska dezakete.
- Klubeko bi taldek jarraian entrenatuz gero, lehen entrenamendua 5 minutu arinago eta bigarrena 5 minutu beranduago hasiko dira; materialaren garbiketa egokia egiteko helburuarekin.
- Jokalariek kantxa eta kiroldegia utziko dute behin beraien entrenamendua amaitzen denean.
- Ezin izango dira aldagelak erabili, hortaz, dutxa etxean egin behar izango dute guztiek.
Gogora ezazue gure burua babesteaz gain besteena ere babestu behar dugula pandemia-egoera honi aurre egiteko. Beraz: babez itzazu zure burua eta zure ondokoena ere!
#CBabesa
Azken albisteak